Aberriaren mugak
[00:05.90] Nire aberria lurra bezain zaharra da
[00:11.77] baina ez da lurra bakarrik
[00:17.98] haizeak bezala inguratzen nau eta
[00:23.85] lotzen, askatzen nauelarik.
[00:29.99] Nire aberria suaren antzekoa da
[00:36.10] beti bera, berria beti
[00:42.22] epeltzen nau kanpoan hotz dagoenean
[00:47.85] ta erretzen ere badaki.
[00:53.13] Aberriaren mugak, euskararenak
[00:59.80] gure baitan daude gehienak
[01:05.08] euskara zabalduaz lau haizeetara
[01:11.80] zabalago egiten gara.
[01:30.06] Nire aberria harrizko herria da
[01:35.93] hitzezkoa eta hitzekoa
[01:42.06] altzairuzko txakolin, ardo zurezkoa
[01:47.68] eta hondar anonimoa.
[01:54.10] Nire aberria burdin bihurria da
[01:59.97] oroimenean arindua
[02:05.83] itsaslaminen baten herdoilezko kantu
[02:11.69] etorkizunez fosildua.
[02:17.22] Aberriaren mugak, euskararenak
[02:23.96] gure baitan daude gehienak
[02:28.96] euskara zabalduaz lau haizeetara
[02:35.68] zabalago egiten gara.
[02:40.98] Aberriaren mugak, euskararenak
[02:47.71] gure baitan daude gehienak
[02:53.00] euskara zabalduaz lau haizeetara
[02:59.71] zabalago egiten gara.
